XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaurregun, Mungiak egin duen eskabidea aztertu eta udal horrek duen egoera sozio-ekonomikoa kontutan hartuz, bidezkotzat jotzen da berori eremu geografiko homogeneoaren barruan sartzea.

Beraz, beharrezkoa da aldaketa bat sartzea 1993ko otsailaren 11ko Aginduaren I. eraskinean jasotzen zen udalen zerrendan.

Ondorioz, Euskal Autonomi Elkartearen Autonomi Estatutoko 10.31 atalean, etxebizitza arloan, eskuduntza osoa ematen zaidanez; Konstituzio Auzitegiak, uztailaren 20an emandako 152/1988 ebazpenez, eskuduntza hori sendetsi zuenez; eta Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 10eko 681/1991 Dekretuko 4. atalean ematen zaizkidan ahalmenen arabera; honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Eremu geografiko homogeneoak.

Honako eremu geografiko homogeneo hauek ezartzen dira:

- 1 eremu geografikoa: I. eraskinean ematen diren udalerriak.

- 2 eremu geografikoa: Euskal Autonomi Elkarteko gainontzeko udalerriak.

2.- Aurreko zenbakian ezarri denaren kaltetan gabe eta modulu ponderatuaren goreneko koefiziente biderkatzaileak aplikatuz, Vitoria-Gasteizko Udalerriei, II. eraskinean aipatzen diren Bilbao Handiko eskualdeetakoei eta Donostia Aldekoei tratamendu berezia eman ahal izango zaie.

2. atala.- Moduluak.

Azalera erabilgarriko metro karratu bakoitzari dagozkion moduluak, aurreko atalean zehaztutako 1 eta 2 eremu geografiko homogeneoetarako direnak, Obra Publikoen eta Garraioen Ministeritzak 1 eta 2 eremu geografikoentzat agindu bidez urtero finkatu ditzanak izango dira.

3. atala. - Ponderazioa.

Obra Publikoen eta Garraioen Ministeritzak urtero ezarri dezana izango da moduluen ponderazioa.

4. atala.- Modulu aplikagarria.

Etxebizitza arloan laguntzaren gai izan daitekeen ekintzari aplikatuko zaion modulua, laguntzaren gai izan daitekeen ekintza hori burutzen deneko eremuan udalerria sartuta dagoeneko eremu geografikoari dagokiona izango da.

5. atala.- Indarrean dagoen modulua.

Urtebete naturalez iraungo du izendatutako moduluak; ondorioz, etxebizitza arloan laguntzaren gai izan daitezkeen ekintzen sistemak modulu eta ponderazio horri atxikiko zaizkio eta bai erregimen juridikoa ere, aplika daitezkeen arauetan kasu bakoitzerako ezarrita dagoen eta laguntza publiko horrek ezartzen den unea kontutan hartu beharko dela horretarako.